Loixe taldeak zeramika ikastaroak antolatu ditu

0
314

Loixe taldeak zeramika ikastaroak antolatu ditu. Bi maila egongo dira: hastapen maila eta trebatze maila. Ikastaroak eskainiko dira urtarrilaren 30etik martxoaren 21era. Astearte eta ostegunetan, goizez eta arratsaldez. Ikastaro guztiak emango dira Arrasateko Kulturolako egoitzan.

Ikastaroek balioko dute zeramika prozesuak ezagutzeko zerotik hasita edo prozesu horietan sakontzeko. Teknika eta akabera desberdinak landuta, partaide bakoitzak sortuko ditu hainbat pieza bere proiektu propioari jarraituta.

Honako hauek izango dira mailak, eskola egunak eta ordutegiak:
A Taldea Hastapena eta Trebatzea Astearteak eta ostegunak. 10:00-12:00
B Taldea Hastapena eta Trebatzea  Astearteak eta ostegunak. 16:00-18:00
C Taldea Hastapena eta Trebatzea Astearteak eta ostegunak. 19:00-21:00

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen