Testua: Loixe Taldea.
Loixe taldeak zeramika hastapen ikastaroa antolatu du. Urriaren 17tik abenduaren 1era bitartean izango da, Kulturolako egoitza berrian. Zerotik hasita, zeramikaren prozesuak ezagutzeko ikastaroa izango da. Piezak sortzeko eta akabera desberdinak emateko teknikak erabilita, partaide bakoitzak egingo du bere proiektu propioa.
Hauek dira eskola egunak eta taldeen banaketa:
- A Taldea Astelehenak eta asteazkenak 16:00-18:00
- B Taldea Astelehenak eta asteazkenak 19:00-21:00
- C Taldea Astearteak eta ostegunak 16:00-18:00
- D Taldea Astearteak eta ostegunak 19:00-21:00
Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, deitu edo idatzi zenbaki hauetara: 636244249 / 645796127