Logela Multimediak ‘Anbotoko Mari’ aurkeztuko du Amaia antzokian

0
257

Logela Multimedia konpainiak ‘Anbotoko Mari’ haurrentzako antzerkia aurkeztuko du bihar, larunbata, arratsaldeko 17:00etan Amaia Udal Antzokian.

Beheko testua eta argazkia: Logela Multimendia.

‘Anbotoko Mari’ antzerkia, bideo-animazioa, interakzioa eta musika biltzen dituen antzezlan multimedia da. 3 eta 10 urte bitarteko umeei zuzenduta dago.

Gari,mutiko txoro bat, lagunekin haserretu eta bakarrik abiatuko da Anbotora.Mariren haitzuloan sartu eta harri magiko bat aurkituko du. Harria bertanuzteko esaten dion ahotsari kasurik egin gabe, lapurtu eta alde egingo du,harria lagunei erakusteko asmoarekin. Anbotoko Mari atzetik abiatuko zaiomendirik mendi eta Garik gero eta magia txoroagoak egingo ditu harriarekin,Marik harrapa ez dezan. Marik Tartaloren, iratxoen eta beste jeinu batzuen laguntzaeskatu beharko du harria berreskuratzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen