LKS Next eta Ikerlan-ek lankidetza indartu dute

0
212

Testua eta irudia: Ikerlan

LKS Next IKERLANeko parte bihurtu da, zentro teknologikoko bazkide erabiltzaile gisa, maila sozietarioan eta merkatu mailan harremana indartzeko eta, horrela, digitalizazio eta zibersegurtasun industrialeko teknologietan bereziki zentratutako irtenbide teknologikoen garapen bateratuan aurrera egiten jarraitzeko.

Elena Zarraga LKS NEXTeko zuzendari nagusiak eta Adolfo Plaza IKERLANeko presidenteak sozietate kontratua sinatu dute uztailaren 3an, zentro teknologikoak Arrasaten dituen instalazioetan egindako topaketa batean.

Akordio horrekin, LKS Nextek eta IKERLANek duela urte batzuetatik duten aliantza sendotu dute, industriari elkarrekin garatutako soluzio teknologiko aurreratu ugaritan (patenteak eta erregistroak) oinarritutako zerbitzu digital integralak eskaintzeko. Testuinguru horretan kokatzen da, halaber, Lamassu IoT proiektua, konektatutako gailuen identitate digitalaren kudeaketa zibersegururako garatua. Testuinguru horretan kokatzen dira bi erakundeek merkatu mailan hainbat enpresarekin, esaterako, Telefonicarekin, egin duten elkarlan ugariak.

Enpresa arteko lankidetzaren adierazle argia da sinatu den akordioa, zentro teknologikoaren ezagutza arlo industrialera transferitzeko aukera ematen du-eta. Adolfo Plaza IKERLANeko presidenteak adierazi du “oso harro dagoela LKS Nextekin dugun harremana sendotzeaz. Konfiantzazko bidelagunak gara duela urte batzuetatik, eta badakigu aurrerapauso honek aukera emango digula bi erakundeen gaitasunak eta, ondorioz, gure lurraldeko industriaren lehiakortasuna areagotzeko”.

LKStik, Elena Zarragak, berriz, hau nabarmendu du: “Urrats berri honi esker, gainera, lankidetza teknologikoa bultzatu ahal izango dugu LKS Next apustu garrantzitsuak egiten ari den arlo estrategikoetan, hala nola zibersegurtasunean, Gobernua eta datu trukean, eta Adimen Artifizialean, eta tokiko eta nazioarteko merkatu eta sektore berriak irekitzeko estrategia bat garatu ere garatu ahal izango dugu”.

IKERLANeko enpresa bazkide erabiltzaile gisa sartuta, LKS Next dagoeneko zentro teknologikoko bazkide diren eta euren sektorean liderrak diren hogei konpainiei gehitzen zaie, eta horiekin batera zentroak ezagutza bereganatzen eta sortzen eta langile espezializatuak prestatzen duen gaitasunaz eta, batez ere, garraio eta mugikortasunean, energian eta fabrikazio aurreratuan, esaterako, merkatuari soluzio teknologikoak transferitzen duen lidergoaz baliatuko dira.

LKS Nexti buruz

LKS Next Taldea driver teknologikoa duten zerbitzu aurreratuen sektoreko erreferente nagusietako bat da. 33 urte baino gehiagoko historiarekin eta 760 profesional baino gehiagorekin, aholkularitza teknologikoko zerbitzu integralak eskaintzen ditu, eta irtenbide berritzaileak eta erakundeen eraldaketa digitalera bideratuak garatzen eta ezartzen ditu, industrian espezializazio handia izanda. Lider teknologiko nagusien partnerrak dira, hala nola Microsoft, AWS, SAP, IBM, DELL eta Huaweirena, besteak beste. Erakundeei laguntzen die, duten ezagutza sakona eta esperimentatua eskainiz, bai eta irtenbide teknologiko berritzaileenak erabiliz ere.

LKS Next euskal kapitala duen lehen aholkularitza taldea da eta fakturazio kontsolidatuari begiratuta estatuko zortzigarrena da, eta, gainera, Espainiako merkatuko lehen ehun enpresa teknologikoetako bat da. Horrek eskatzen dio teknologia disruptibo eta teknologia erraztaileen ezagutzan eta erabilera berrietan etengabe inbertitzea, teknologia horiek enpresa eta organismoen prozesu industrialei eta beharrei aplikatzen aitzindariak izaten jarraitzeko, enpresek eta organismoek gero eta zorrotzagoak baitira beren prozesu industrial eta beharretan. Ezinbestekoa dute, beraz, bere profesionalak prestatzea eta trebatzea eta talentua sartzea, unibertsitate, LHko ikastetxe eta elkarte sektorialekin dituen akordioen bidez.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen