Liztor beltzaren kontrako kanpainak hasi zenetik 19 kabi kendu dituzte

0
412

Hain zuzen, apirilaren 30ean kendu zen lehenengo kabia, eta uztailaren 15era arte iaz baino 8 gehiago.

Aurten ere liztor beltzaren kontrako kanpainak aurrera darrai eta  garai betean gauden honetan kendutako kabi kopurua esanguratsua dela esan genezake. Hain zuzen apirilaren 30ean kendu zen lehenengo kabia eta uztailaren 15era arte, 19 liztor beltzaren kabi kendu dira, 15 lehen mailakoak eta 4 bigarren mailakoak.

Iazko urtean, 2019ko maiatzaren 5ean kendu genuen lehenengo kabia eta uztailak 23ra arte, 11 kabi kendu ziren. Beraz, denbora tarte berdinean 8 kabi gehiago kendu dira aurten, eta okerragoa dena, etxe barruetara sartzen direneko kexak areagotu egin dira, baita pikatutako jende kopuruarena ere.  

Udaberrian iaz baino liztor erregina gehiago kendu baziren ere, datuek agerian uzten digute ez dutela korrelaziorik gordetzen, eta beraz, esan genezake duten ugaltzeko arrakasta eguraldiaren araberakoa dela. Izan ere, negu oso arinaren ostean, udaberri epela eta hezea izan dugu, eta baldintza hauek dira aukerakoenak horrelako espezieak ugaltzeko.

Dena den, udalak berriz ere herritarren parte hartzea eskertu nahi du, eta aurrera ere  kolaborazioa eskatzen jarraitzen dugu. Kontuan izanda honetan guztian, egoera lasaitasunez kudeatzea gomendatzen dugula, bai etxe barrura sartuz gero, edo eta kabi batekin topo eginez gero. Edozein dela egoera ere, lehenbailehen azpiko telefonoetara deitzea komeni da, eta ez gara inolaz ere norbera kabia puskatu edo liztorrak uxatzen  ahaleginduko, erasoaren arriskua areagotu baino ez genuke egingo eta.

Harremanetarako kontaktua:

BAZ ……………………….………943252000

UDALTZAINGOA……………..943252010

UDAL TEKNIKARIA…………..62811567

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen