Liztor beltzaren bi kabi kendu dituzte Aldai kalean eta Bizkaia etorbidean

0
536

Beroarekin batera, liztor beltzaren kabiak agertu dira Arrasaten. Atzo, azken biak kendu zituzten Aldai kalean eta Bizkaia etorbideko igogailuan. Xabier Herrarte, kabi horiek kentzeaz arduratzen den udaletxeko langileak, jakinarazi zigun asteartean beste bat kendu zutela Gernika kalean.

Aldai kaleko kabiak 35 eta 40 zentimetro arteko diametroa zuen, eta atzo 21:00ak aldera kendu zuten. Etxaldeko bizilagunak izan ziren abisua eman zutenak, erretiratzera pasa zitezen. Ondoren, Herrartek Bizkaia etorbideko igogailuaren goiko aldean zegoena kendu zuen.

Herrartek jakinarazi digunez, “Apirileko izozteek eragin izan dute aurten kabiak txikiagoak izatea, baina ez dugu alderik nabaritu kentzen ari garen kopuruan, nahiz eta oraindik ez ditugun zenbatu”. Liztor beltza harrapatzeko tranpak jartzeko maiatzean amaitu nuen kanpainan, 39 tranpa jarrita, guztira 2470 liztor harrapatu zituzten.

Halaber, herritarren elkarlanaren garrantzia azpimarratu du. Kabia horietako batekin topo egiten duten pertsonek telefono zenbaki hauetan eman dezakete abisua:

BAZ ……………………….………943252000

UDALTZAINGOA……………..943252010

UDAL TEKNIKARIA…………..628115673

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen