Ipuin-kontaketa, literatura-ikastaroa,… izango dira Bibliotekak antolatuta

0
217

Urtarrilean Vanessa Gonzalez arrasatearraren ipuin-kontaketa edota ‘Gerezi garaia’ri buruzko literatura-solasaldia ere izango dira Kulturaten. Bibliotekak ondoko egitaraua prestatu du:

Urtarrilaren 18an, europar literatura-ikastaroa, Herta Müller-en ‘Gizona faisan handi bat da munduan’ lanaren inguruan, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan, gazteleraz, arratsaldeko 18:15ean, 18 urtetik gorakoentzat.

Urtarrilaren 19an, Vanessa Gonzalez ipuin-kontalari arrasatearraren saioa, aurrez izena emanda, 4 urtetik gorakoentzat, arratsaldeko 18:00etan, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan.

Urtarrilaren 26an, ‘Gerezi garaia’ lanaren inguruko literatura-solasaldia, Mikel Santos (Belat), euskaraz, 18 urtetik gorakoentzat, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan, arratsaldeko 18:30ean.

Urtarrilaren 31n, literary gatherings, ‘Big little lies’ lanaren inguruan, ingelesez, 18 urtetik gorakoentzat, arratsaldeko 18:30ean, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen