Liss Evermorek ‘Green Waters’ eleberria aurkeztuko du Elkarren

    0
    441

    Argazkia: Diario Vasco.

    Liss Evermore idazleak ‘Green Waters’ eleberria aurkeztuko du gaur arratsaldean Arrasateko Elkar liburudendan. Zumarragan bizi den idazlea liburuak sinatzen arituko da gaur, asteazkena, arratsaldeko 18:30etik aurrera. ‘El hotel Ferguson’ bere aurreko liburua Nafarroako 10 liburu salduenetako bat izan zen.

    Orain arte 5 liburu argitaratu ditu Evermorek, dozena bat kontakizun independente eta hainbat antologiaz gain. Bere lanek 40 literatur sari baino gehiago jaso dituzte, hala nola, Aquae Fundazioarena edo Sabadellgo Zinemaldiarena. Idazlea izateaz gain, maketagilea, portadista eta zutabegilea da hainbat komunikabidetan. Era berean, Luna Llena Correcciones plataforma zuzentzen du.

    ‘Green Waters’

    Bere azken eleberria, ‘Green Waters’, 1830ean girotuta dago, eta bere aitaren azken nahia bete behar duen gizon baten istorioa kontatzen du, Atlantikoan zehar bidaia bat egitera eramaten duena. Kostunbrismo eta misteriozko estiloak nahasten ditu eleberri honetan, XX. mende hasierako egileena gogora lezakeen hizkuntza dotore batez idatzia.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen