Bideoa eta beheko testua: Lions Law.
Lions Law taldea 2012an sortu zen Parisen, SHARP mugimenduaren baitan. Sorreratik nabarmendu dira haien zuzenekoengatik eta etengabe ari dira birak egiten. Jarraitzaileen artean dituzte punk, Oi! eta hardcore zaleak.
Lau disko luze dituzte, horietatik azkena, ‘The pain, the blood and the sword’ nazioarteko hainbat diskoetxek elkarlanean kaleratuta.



