Lineako autobusen parada “Zalduspen jarriko da apirilean, probisionalki”

2
1253

“Ekobulebar”-a egiteko obren ondorioz, geltokia Garibaitik Ospitale ingurura eramango da, ‘Diario Vasco’ri aurreratu diotenez. Herri arteko autobusei dagokienez, “erdialdera sartzen jarraitu beharko dute”.

Argazkia: Google Maps.

Hilabete honetan, “urtarrilean, autobusentzako darsena berriak egiteko obrak hasiko dira Garibain. Horren ondorioz, apirilean lineako autobusen (Donostia, Bilbo, Loiu, Gasteiz,…) parada Zalduspera eramango dira”.

Zalduspeko geltokia “behin-behinekoa izango da, eta Ospitale ondoko aparkalekuan jarriko da, Transportes Aramburu pabilioiaren aurrealdean”.

‘Diario Vasco’ri adierazi diotenez, “Udalak ez du zehaztu obra hauen ondorioz aparkaleku honetan hazten diren platanondo batzuk botako diren edo ez”.

Beraz, lineako autobusak “saihesbidetik sartuko eta irtengo dira, erdialdera sartu barik. Honek ahalbidetuko du autobus gutxiago zirkulatzea Roneoko etxeen inguruan eta Nafarroa hiribidean”.

Herri arteko autobusei dagokienez, “erdialdera sartzen jarraitu beharko dute, eta Aretxabaletarako noranzko autobusentzako parada bat” egiten ari dira “Roneoko etxeen atzealdean, Nafarroa hiribidean”.

2 IRUZKIN

  1. Gai honen inguruko gardentasun falta eta kanpotik somatzen dan inprobisazioa nahiko kezkagarria iruditzen zait… Noiztik alkatean berririk izan barik? Ai ai Maria….

  2. Hospital ingurua egunerokotasunean oso kolapsauta egoten da hau ere horra eramateko. Berez gorapilatsua dan egoera , kaosera eramaten. Hospitaleko erabiltzaileei gauzak zailtzen orain ere. Euki kontutan bailarako hospitalario dala…

Utzi erantzuna Iñaki(r)i Erantzuna bertan behera

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen