Lilipak [Argazkiak: Joxefe Diaz de Tuesta]

0
214

Aspaldi honetan egindako mendi ibilaldi gehienetan elurra aurkitu dugu. Eta, bestela, lokatza, lokatz ugari. Joan den astean, ordea, elur motaren bat edo beste bazegoen ere, lore mordoa ikusi genuen, halako lorategi natural baten moduan.

Lehenego begiratuan nartzisoak iruditu zitzaizkidan. Jose Angel Urkia araoztarrak esan zidan euskaraz lilipa esaten zaiela lore horiei; eta bere amarentzat “san jose lorak” direla, nahiz eta beste batzuek primula veris loreari eman izen hori. Edonola ere, oso lore polita da.

Oraintxe duzu aukera lilipak ikusteko gure mendietan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen