Lilipak 2022 [Argazkiak: Joxefe Diaz de Tuesta]

0
680

Badira aste batzuk gure mendietako txoko guztiak lilipez beteta ageri direla. Erruz. Ezin konta ahala. Iaz ere lilipa asko izan zen gure bailarako bazterretan.

Nartzisoak ematen dute, baina euskaraz lilipa esaten zaie, oro har. Bada “sanjose lora” deitzen dienik, nahiz eta beste batzuek “primula veris” loreari ematen dioten izen hori.

Aste pare batean zapuztu egingo dira-eta, ez galdu aukera lilipak ikusteko etxetik gertu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen