Sasoibidek antolatzen dihardu aurten ere eta martxoaren 7an ospatuko da. “Ez da paseo bat izango, erritmo bizia eskatzen du 5 km ordubetean egitea aurreikusten baita”.
Argazkia: MB artxiboa / Kartela: Sasoibide.
Aurreko bi urteetako ekimen berdina gauzatzeko prestatze lanetan dabiltza, Emakumearen Egunaren inguruko emakumeen ibilaldi hau, III Lilabidea.
“Oinez egingo da emakume guztiek aukera izan dezaten, baina ez da paseo bat izango, erritmo bizia eskatzen du 5 km ordubetean egitea aurreikusten baita. Horrek entrenatzea eska dezake, beste batzurekin elkartzea, ilusioa, herrian giro berezia…”.
2025ean 160 emakumek hartu zuten parte, eta aurten “kopuru hori gainditzea nahiko genuke”.





