Lilabidek eskerrak eman dizkie M8ko ekimenean lagundu zuten guztiei

0
447

Testua: Margari Gorrotxategi

Martxoaren 8an Lilabide sortu da. Deialdiarekin bat, 80 emakume baino gehiago elkartu gara, 5 kilometroko ibilbidea oinez egiteko. Ekimen berri hori antolatzean, lagun izan zaituztegun guztiei gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu.

Eskerrak ekarpen txikienari ere, elkarlanaren oinarria baita. Hala nola, gurekin bat egin duzuen guztioi: ideia pizten, izena asmatzen, irudia sortzen, kartelgintzan…; argazkilariak, Batukada (sambamaña), Emakume Txokoa, Bizi-Poz, Udaltzaingoa, Udal Brigada, Eroski, Mondraberri, Goiena… baita Eva Abuin zinegotziari eta alkateari ere. Laguntza eske hurbildu garenean, zuen guztion harrera abegikorra izan da eta.

Eta nola ez, mila esker Lilabide egitera etorri zareten emakume guztioi.

Albistearekin lotuta albistea: Lilabide emakume-martxa arrakastatsuak kolore morez bete ditu kaleak

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen