Lilabide ekimena ardatz, egitarau oparoa osatu du Sasoibidek martxorako

0
1731

Kartela: Sasoibide.

Lilabideko kideak ez daude geldirik egoteko, are gutxiago martxoa bezalako hilabete batean. Emakumearen nazioarteko eguna tarteko, ekintza berezi bat antolatu dute, martxoaren 7an, larunbatez, Arrasateko kaleak aldarrikapen eta jarduera fisikoz betez. Biterin egingo den Zumba saioarekin hasiko da eguna, jarraian bost kilometrotako martxa osatzeko.

Egun horren aurretik, martxa hori prestatzeko pare bat entrenamendu egingo dituzte asteazken eta ostegunean eta Lilabideren III. edizioaren ostean ere izango da oinak mugitzeko aukerarik Sasoibideko lagunen konpainia ezin hobean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen