Ostegun honetan, azaroak 24, Liher taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.
Testua: Kooltur Ostegunak.
Lide Hernandok gidatutako Donostiako taldeak ibilbide emankorra egiten dihardu, oztopoz oztopo aurrera eginez. Ikaragarrizko erregistro aberastasuna daukan ahots indartsu bat aurrean eta talde sendoa alboan, taldea hazten ikusi dugu diskoz disko: rock indartsutik, melodiak zainduz; stoner eta metal eremuetara hurbilduz; eta gaur egun rockaren oreka onenean.
Portzierto, badirudi Arrasatekoa izango dela aurten taldea Euskal Herrian ikusteko aukera bakarrenetarikoa.