Lie Detectors taldeak kontzertua emango du Kooltur Ostegunetan

0
241

Bideoa: Lola Puñales / Beheko testua: Kooltur Ekintza.

Ostegun honetan, maiatzak 23, Lie Detectors taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

Donostia aldeko Eneko, Urko eta Txiki ibili izan dira NCC, Teen Dogs, Plan B, Muturbeltz eta Dirty Pink Ladies gisako taldeetan, baina Lie Detectors taldeak ez du haiekin zerikusirik; zer esanik ez Txemarekin bat eginda.

60ko hamarkada, garagea, power-pop-a, psikodelia eta -zergatik ez- ye-ye estiloa dira asetzen dituztenak.

EP mordoxka bat, disko luze bat eta dozenaka kontzertu dibertigarri bizkarrean, ez dira aspaldian agertokietan asko aritzen. Hementxe aukera horietako bat!

https://liedetectors.bandcamp.com

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen