LAB eta ELAren greba deialdiari jarraitu zioten merkataritzako langile ugarik Arrasaten, hitzarmena Hego Euskal Herrian egin dadin.
Goiko irudia: LAB.
Atzoko egunean Elikagaien Merkataritzarako Espainiako Estatuko Esparru Akordioa sinatu zen Madrilen.
Ildo horretan, bi euskal sindikatuek salatu izan dute Hego Euskal Herriko “lan-eskubideak estatalizatzeko saiakera”, eta grebara deitu zuten atzo egiteko.
Arrasaten Musakolako Lidl eta BMek eta San Andresko Alcampok ateak itxita izan zituzten, eta nazio mailako LABek azaldu duenez, orokorrean “sektorean %70 itxita” izan zen.




