Lider bat naiz!!

1
1100

Bullyinga sufritzen duen haur baten aita arrasatearrak ondorengo gutuna jakitera eman du, errealitate ezkutu hau azaleratuz.

Testua: Bullyinga sufritzen duen haur baten aita.

Lider bat naizela jabetu naiz oraintsu, nik uste nuen 9 urteko mizke bat nintzela, baina lidertzat hartu naute. Ezinbestean nire bizitzako ibilbideaz harro nago, gauzak hala dira. Nire gurasoen estimurik ez dudan arren, eurengandik urruntzen nauten arren, eta nire gelakide askok eta munduak oro har gorrotatzen nauten arren,… lider bat naiz!!

Nire gurasoena ulertzen dut, ezatsegina naiz eta esplotatu ohi ditut nik nahi dudana lortzeko. Egia da batzuetan aurre egiten didatela, baina agoantaezina naizenez berehala ematen dute amore. Argi daukat nire etxea erabat kontrolpean daukadala, inoiz ezingo dute nik nahi dudana egitea galarazi, eta hori guay dago.

Nire gelakideena ez daukat hain argi. Ez dakit zergatik haserretzen diren kolpatzen ditudanean, nahi dudanean eta bereizketarik egin gabe. Liderrek gauzak horrela egiten dituzte, euren arma guztiak erabiltzen dituzte ekosistemak zuzen funtziona dezan, arauak ezartzen dituzte eta pertsona guztiek errespetatu behar dituzte. Horrela izan ezean, neurriak hartu behar dira eta badirudi horrek mintzen dituela… ez baitakite zer den lider bat izatea, ezta mundua kontrolatzearen erantzukizuna izatea ere. Baina apurka-apurka ulertuko dute, zorionekoa naiz mendeko batzuk nire esanetara ditudalako, eta nik baimentzen ditudanean kolpeak ematearekin konformatzen dira.

Irakasleak poltsikoan dauzkat. Arazo askotan sartu nahi ez dutenez, nire kasara uzten naute. Nire menpekoren bat pixka bat matxinatzen denean, soka pixka bat lasaitzen dut. Liderrek berezkoa duten adimenaren erakustaldia egiten dut, arazoetatik irteteko, eta nire alde jartzen dira. Pertsona argiak eta jakintsuak dira, lider bat berehala identifikatzen dakitelako. Egoerak eskuetatik ihes egin ezean, dena kontrolpean izango dut, eta hori guay dago.

Jakin izan dut norbaitek psikopata potentzial bezala definitu nauela…, hori da ergelkeria!! Franco lider txar bat izan al zen? Bera gogaitzen zuten denak erditik kendu zituen, beste barik. Hitlerrek gauza berbera egin zuen juduekin, eta zer deritzozue Idi Amin Mobutu eta Obiang genozidak bidegabeki akusatzeaz? Euren lidertzak ulertzen ez zituzten etniak akabatu nahi izan zituzten. Hori niri egozten didatenak nahigabe batzuk dira, eurek nahiko lukete ni bezala lider izatea, baina euren moral ergelak galarazten die.

Zoriontsua naiz eta uste dut nire bizitzaren gorenean nagoela. Nire lider usteetan sendo jarraitzen badut, aurki jabetza gehiago eskuratuko ditut, eta erronka berriei helduko diet. Datorren helburua da nazkagarritzat nauten guraso eta heldu guztiak. Izaki nahigabetu horiek txarto epaitzen naute, eta ez dira gai mundua lideratzeko dudan barne-potentziala aitortzeko.

Ederto legoke eurak erditik kentzea, baina lehenago euren ondorengoei bizitza ozpintzen zentratuko naiz. Zeregin hau betetzean, erronka berriei helduko diet, eta nire burua trebatzen jarraituko dut nire jarraitzaileei hutsik ez egiteko, ‘lidertza teknikak’ hobetzeko, eta aurreikusten dut 12 urte izatean nire izena mundu guztiaren ahotan izango dela.

Etorkizun oparoa daukat, eta hori guay dago…

Iruzkin 1

  1. Ze psikopata klase hezi dute gurasu hauek? Psikriatara eraman mutiko honek etorkizunenan mundua izorratu baino lehen. Bere gurasoen, irakasleen eta inguruko helduen jokaera? Nola utzi daiteke ume bati hori guztia egiten?
    Etorkizunean estatu kolpe bat izanez gero horrelako bat izango da agintari nazkagarri.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen