Lide Ansoategik ‘Tarrapata’ ipuin kontaketa eskaini die haurrei

0
711

Gazte arrasatearrak, ‘Mundutik Arrasatera’ ekimenaren harira, 5 urtetik gorako haur askori ipuinak kontatu dizkie. Bibliotekak baloratu du “saio gogoangarria eta jendetsua!” izan dela.

Argazkia: Arrasateko Biblioteka.

Ekitaldiaren antolatzaileak Arrasateko Udaleko Gizarte Zerbitzuak, Ekin Emakumeak elkartea eta Arrasateko Biblioteka izan dira.

Ipuin-kontaketa gaur arratsaldean ospatu da, Kulturaten bertan, 5 urtetik gorako haurrentzat.

Eurekin joan diren heldu askok ere ipuin kontaketa bertatik bertara jarraitu ahal izan dute.

Arrasateko Bibliotekak azpimarratu du Lide Ansoategi Alonsoren saioa “gogoangarria eta jendetsua!” izan dela.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen