Kalitate-arduradun bat eta liburu-dendako bi laguntzaile behar dira

0
690

Testua: Lanbide.

Liburu-dendako 2 laguntzaile:

Arrasate eta Bergarako bi liburu-dendak laguntzaile bana behar dute. Eginbeharrekoak: kaxako prozedurak, itzulketen kudeaketa, bezeroen arreta. Hasieran arratsaldez hasiko da lanean, eta ondoren, egun osoz. Gutxi gorabeherako soldata: 1025 € hileko. 3-4 asteko kontratua. Abendu hasieran hasteko.

Ezinbesteko baldintzak: goi mailako euskara, informatikako ezagutzak erabiltzaile mailan. Baloratuko dira: Arrasate eta Bergara inguruan bizitzea eta saltzaile gisa esperientzia izatea. Lan-eskaintza hauek kodea Lanbiden: 162021011150.

Gorabeheren zerbitzuko kalitate-arduraduna:

(Amatasunagatiko 6 hilabeteko ordezkapena egiteko) Arrasateko enpresa batek Gorabeheren zerbitzuko kalitate-arduraduna behar du. Egitekoak: deiak jasotzea, bezeroei arreta egitea, itzulpenak kudeatzea eta zerbitzuaren gorabeherak kontrolatzea/kudeatzea. Ordutegia: goizeko 9.00eatik arratsaldeko 17.00etara. Lanean hasteko data: 2021eko abenduaren 1ean.

Ezinbestekoak: EGA titulua, gutxienez 12 hilabeteko esperientzia administrari lanpostuetan, eta Goi Mailako Heziketa Zikloa Administrazioan eta Finantzetan, edo antzekoa. Lan-eskaintza honen kodea Lanbiden: 162021011172.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen