Bigarren karlistadaren ondoko giro politikoa ez zegoen bat ere lasai Euskal Herrian. Karlistak garaituak izan ziren arren, lanean segitzen zuten euren interesen aldeko jarduera ez hain isilean. Gipuzkoan ere gauzak ez zeuden bat ere bare: karlistek egundoko indarra zuten baina liberalismoak gorantz egiten zuen. Arrasaten garbi islatzen zen herrialde osoko egoera.