LH6ko aurrenerabeei gazteleku eta gaztetxokoetako ongietorri jaia egingo zaie

0
255

Testua eta kartela: Arrasateko Udala

Zapatu honetan, apirilak 20, egingo zaie LH6ko gazteei ongietorria gazteleku eta gaztetxokoetan.

Ekintzaren helburua nerabeei gaztetxokoen zerbitzua gerturatzea da. 12 urtetik aurrera gaztetxokoak erabiltzen hasteko aukera dute, eta “zerbitzuak ezagutzera gerturatzeko gonbidapen bat da, bertan zer egiten dugun zuzenean ikus dezaten” adierazi dute antolatzaileek. “Horretarako ongi-etorri jai bat antolatu izan dugu azken urteetan eta aurtengoa apirilaren 20an izango da”.

Horretarako, eskutitz bat bidali zaie 2012an jaiotako guztiei, eta gurasoentzat ere ate irekiak antolatu ditugu.

Egun horretarako egitaraua antolatu dute gaztetxokoetako erabiltzaileek. 17:00etan hasiko da jaia ongietorriarekin. 18:00etan altxorraren bila jolasa egingo dute. Ostean, 19:00etan, merendola egingo dute gazte guztiek, eta, amaitzeko, 20:00etan, diskofesta antolatu dute.

Nerabeei zuzendutako zerbitzua

Gaztetxokoak, 12-17 urte arteko nerabeei zuzendutako zerbitzuak dira. Denbora librean dibertitzeko, deskantsatzeko, lagunekin egoteko eta beste gazte batzuk ezagutzeko lekuak dira.

Arrasaten 4 txoko daude, Erguinen, Musakolan, San Andresen eta Erdigunen.

Auzoetakoak martitzenetik egubakoitzera daude zabalik, 17:00-20:00. Eta erdiguneko Gaztelekua egubakoitzetan 18:00-20:00 eta zapatu eta domeketan 17:00-20:00

xr:d:DAGB73uv23o:62,j:6159097136382840954,t:24041214

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen