LH DuaLa Euskaraz egitasmoaren aitortza ekitaldia antolatu da

0
646

Beheko testua eta argazkiak: Arteman.

“LH DuaLa Euskaraz” egitasmoaren aitortza ekitaldia antolatu izan da gaurko, martxoaren 6rako, eta Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan egin da. Ekitaldian Lanbide Heziketan erreferente diren Gipuzkoako lantoki, ikasle eta ikastetxeei beraien jarduna aitortu zaie. Ekitaldia Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailburuordetzak eta Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketa arloek eta LANEKI elkarteak antolatu dute, eta bertan izan dira Markel Olano (Gipuzkoako Foru Aldundiko Ahaldun Nagusia), Jokin Bildarratz (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua), Maria Ubarretxena (Arrasateko alkatea) Nicolas Sagarzazu (Hezkuntza Saileko Plangintza eta Antolaketako zuzendaria), Ainitze Blanco (Lanekiko lehendakaria) eta Miren Dobaran (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea)

“LH DuaLa Euskaraz”, lan egiteko modu bat
2022an jasotako datuei erreparatuz, guztira Euskal Autonomia Erkidegoan 14.626 ikasle ditugu Lanbide Heziketa Duala euskaraz ikasten. Horietako 1283 Araban aurkitzen ditugu, 5043 Bizkaian, eta 8300 Gipuzkoan, lan mundura salto egiten dutenerako euskararen konpetentzia garatuz. Euskarak hezkuntzan duen tokia aztertzeko hezkuntza mahai-inguru bat antolatu da ekitaldian, eta bertan parte hartu dute:

  • Eneritz Irastorza: Fagor Automationeko pertsona arduraduna.
  • Nerea Arroyo: Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Fabrikazio Mekanikako Diseinuko
    ikasle ohia.
  • Gari Lizarralde, Aretxabaletako Lanbide Eskolako Dual Koordinatzailea.
  • Asier Alberdi Aretxabaletako Lanbide Eskolako Goi mailako Automozio zikloko ikaslea.
  • Oihana Ezkurra, ERREKA kooperatibaren giza baliabidetako zuzendari korporatiboa.

Lantokiei dagokienez, azken lau urteetan Euskal Autonomi Erkidegoan 4.615 lantoki izan dira LH Duala Euskaraz egitasmoaren parte izandakoak, horietatik 316 Araban eta 1.477 Bizkaian daudela.

Gipuzkoari dagokionez, 2.822 lantokitan egiten da Lanbide Heziketa Duala Euskaraz. Gipuzkoan, lan mundua euskalduntzen diharduten beste zenbait ordezkarirekin enpresa arlora zuzendutako beste mahai-inguru bat antolatu da. Ordezkaritza hau hurrengoek osatu dute:

  • Joseba Iturraspe, INGUDEA taldearen izenean Irizar-eko ordezkaria.
  • Jasone Aretxabaleta, SPRIk bultzatutako INDEUS, Industriaren Euskal Plataforma
    ekimenaren arduraduna.
  • Jose Luix Agirretxe, Oarsoaldea Garapen Agentziako euskara teknikaria.

Sari banaketa
Ekitaldiaren bukaera aldera errekonozimenduen txanda iritsi da. Lehenik eta behin “Egunean Behin” lehiaketaren bigarren edizioko sari banaketa egin da. Iazko denboraldian “LHduala Euskaraz” taldea sortu zen Gipuzkoako lanbide heziketako ikasleei zuzendua, eta aurten deialdia Euskal Autonomi Erkidego osora zabaldu da. 1532 gaztek parte hartu dute bederatzi astez galdera-erantzunen lehiaketan eta guztira hiru irabazle izan dira.

Bukatzeko, lantokiak euskararen alde egiten duten lana errekonozitzeko unea iritsi da, eta horretarako kontuan izan da Lanbide Heziketako ikastetxeekin duten harremana, ikasleek “LH DuaLa Euskaraz” urte batean baino gehiagotan egin izana, LH Dualean izandako ikasle horietako batzuk zuenean lanean geratu izana eta “LH DuaLa Euskaraz” egiten den lantokien izaera anitza.

Aurtengoan lantoki errekonozituak Zestoako AMEZTOI ANAIAK, Hernaniko ADARRA LANTRESNAK eta Antzuolan kokatutako ERREKA izan dira eta horiekin batera harremana dituzten hainbat Lanbide Heziketako ikastetxe; besteak beste: Don Bosco LHII, Usurbil LHII, Easo Politeknikoa LHII, Miguel Altuna LHII eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoa.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen