Lezetxiki inguruan egiten zirenen (sua piztu, lantza jaurti,…) erakustaldia egin da

0
857

Arrasate Zientzia Elkarteak antolatuta, Jose Julian Marquezek historiaurreko tekniken, erreminten eta ohituren erakustaldia eman du jendaurrean.

AZE elkarteak zabalik dauka ‘Lezetxiki: neandertalen lurraldea’ erakusketa Kulturaten apirilaren 9ra arte.

Esposizioaren harira, zenbait ekitaldi antolatu ditu, eta horietako bat gaur goizean egin da Zaldibarko pilotalekuan, Jose Julian Marquezen erakustaldia.

Aditu honek azaldu ditu historiaurrean, besteak beste, Neandertalek bizirauteko erabiltzen zituzten teknikak, erremintak eta ohiturak.

Hala, sua egiten, lantza jaurtitzen, arkuarekin jaurtitzen,… erakutsi du datu jakingarri ugari eman dituen bitartean.

Sua egiteko, bi harri elkarren aurka kolpatzen zituzten eta “batez ere markasita eta piritak erabiltzen zituzten”.

Kolpeekin lortutako txinpartak “onddo batera zuzentzen zituzten, onddo horrek su har zezan. Sua handitzeko putz ere egiten zuten”.

Ekitaldi gehiago

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen