Lezetxiki aztarnategi arkeologikoa bisitatzeko babes instituzionala [Testua: Arantza Otaduy]

0
745

Covid19aren krisia lan-sektore ugari kaltetzen ari da, eta kultur-ondarearen interprete gidariok ere ikusten gabiltza gure lan egiteko ohiko moldea eraldatzen ari dela, eta garai berrietara egokitzen gabiltza.

Egokitze hori, besteak beste, aldaketa hauek eragiten ari da:

  • Gure taldeak osatzen duten pertsona kopuruen murrizketa nabarmena
  • Aire libreko jarduerak sustatzea, leku hauetan elkarren arteko distantzia fisiko gauzatzeko erraztasun handiagoa dagoelako
  • Beste instituzio publiko eta pribaturekin elkarlanean aritzea

Alde honetatik, eskertu beharra daukat Arrasateko Udaleko Kultura Sailaren laguntza, eurekin harremanetan jarri nintzen lehen unetik lagundu naute, Arrasaten udazkeneko hilabeteetan zehar egin ditudan kultur bisita gidatuak sustatzeko.

Bisita gidatu hauetako partaide guztiek Lezetxiki aztarnategi arkeologikora joateko zozketa baten hartu dute parte, Udalaren baimenarekin egin ahal izan dena. Horrela, atzo, sarituek eta euren laguntzailek bertan gozatu ahal izan dute, euskaldunen lurraldeko giza abar zaharrenak induskatutako lekuan. Baita makro- eta mikrofaunaren abar ugari ere, baliagarriak zaizkigunak gizakiok Gipuzkoako bailaretatik ibiltzen hasi ginenean, bertako paisaia nolakoa zen ulertzeko.

Zalantza barik, gaur egun, instituzioen laguntza izatea hil edo bizikoa da, ni bezalako autonomo txikiek aurrera egin dezagun, gure ezagutzak gure herrietan konpartitzen jarrai dezagun. Gainera, baliteke inoiz baino publiko exijenteagoa eta bereziagoa izatea orain, gure bizilagunak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen