Testua eta argazkiak: SUDC.
Larunbatean SUDCren Mus Txapelketa ospatu zen Uribarri Elkartean. Hamabi elkartek hartu zuten parte: Leze-Txiki, Uribarri, Alkartu, Ziar-Ola, Danok Bat, Udalpe, Txalaparta, Amaika Gazte, Santa Marina, Makatzena eta Irantsube Torrepe.
Final zirraragarri baten ondoren txapeldunak Leze-Txiki elkarteko ordezkariak izan ziren. Txapeldunordeak Uribarriren ordezkariak izan ziren, hirugarren Alkartu elkartekoak eta ohorezko koadroa Ziar-Ola elkarteak osatu zuen. Lehiaketa Uribarri Elkartean egin zen 50. urteurrena bete zuelako. Fede ematen dugu arreta bikaina eman zigutela.
