Ostegun honetan, otsailak 1, izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.
Les Lullies Montpellierreko (Frantzia) talde ekimentsua da. 2016ean sortu eta ordutik non-nahi dihardute kontzertuak egin eta egin, izugarrizko esperientzia pilatzen eta ikusleak txunditzen.
Rock-and-rollean kokatzen du bere burua laukoteak, baina ñabardurak rockeroak guztiak askotarikoak dira. Iaz makina bat kontzertu egin zituzten Euskal Herrian, baina oraingoan bakarra, honakoa.



