Antzerkia: Zaldi urdina. Artedrama konpainiaren eskutik. Sinopsia: Aingeru, 17 urtekoa, desagertu egin da, beste gazte bat hil ondoren, bihotzekoak jota, festa tekno batean. Hil denez gero heroina urdina izeneko droga berri bat hartzearen ondorioz, polizia Aingeruren bila dabil, droga saltzailea delakoan. Euskarazko antzezlana. Urtarrilaren 12an (domeka) arratsaldeko 19:30ean, Amaia Udal Antzokian. Sarrera: 10 €.
Dantza: Gauekoak. Kukai dantza konpainia. Sinopsia: Gauekoak proiektu berezia da. Dantzatik, musikatik, kantutik, marrazkietatik, literaturatik… Gauetik datorkigu Maya, Miner, Bandini hirukotearen batura, haien lengoaia artistikoen gurutzatzea, sortzaile bikainen ekarpenak… Gauak dakarren zurrunbilo misteriotsua da. Gutizia da. Urtarrilaren 25ean (zapatua) arratsaldeko 19:30ean, Amaia Udal Antzokian.
Musika: Strad. Ibai-Artek eta Ozenki elkarteak antolaturik. Sinopsia: Sekulako ikuskizuna, nahasten dituena klasikoa, rocka, fl amenkoa, jazza, elektronika eta abar; hori guztia antzeztuta era harrigarri eta indartsu batez. Strad bost musikok osatzen dute, bataila kapitain dutela Jorge Guillén biolin jotzailea, Ara Malikianen taldeetako biolin jotzaile nagusia. Urtarrilaren 31n (eguakotza) arratsaldeko 20:30ean, Amaia Udal Antzokian. Sarrera: 20 €.
Antzerkia: Hansel eta Gretel. Borobil taldearekin eskutik. Sinopsia: Juan Mari sukaldari ezaguna zen, eta bere jatetxea beti leporaino beteta izaten zuen. Baina bere errezeta liburua desagertu zenetik, ospea eta bezeroak galdu egin ditu. Eta bankuak jatetxea ixteko mehatxua ere egin dio. Juan Mariren seme-alabek, Hansel eta Gretel, ez dute hori onartuko, eta bankuarekin hitz egitera joateko erabakia hartuko dute. Otsailaren 8an (zapatua) arratsaldeko 17:00etan, Amaia Udal Antzokian. Sarrera: 5 €.
Antzerkia: Ene ba!!. Txalo Produkzioen eskutik. Sinopsia: Gure protagonistak aita izan behar du lehen aldiz. Aitatasuna ospatzeko, arrebaren eta koinatuaren etxean afalduko du, familiako beste lagun batekin batera. Ana, bere bikotea, geroago iritsiko da afarira. Asier Sota, Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Joxe Kruz Gurrutxaga eta Alazne Etxeberria dira komedia barregarri honen protagonistak, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean. Otsailaren 23an (domeka) arratsaldeko 19:30ean, Amaia Udal Antzokian. Euskaraz. Sarrera: 10 €.
Haur-antzerkia: Kaskarot. Atx Teatroaren eskutik. Sinopsia: Agure batek istorioa bat kontatuko du. Aner gizarte distopiko batean bizi da, non dantzatzea debekatuta dagoen. Anerri izugarri gustatzen zaio dantza egitea eta horrek arazo larriak sortzen dizkio. Kaskarot Anerren “alter egoa” da. Bere azkartasunaren eta zentzuaren bidez, Anerri erakutsiko dio egoerari buelta ematen eta arauen aurrean adierazpen askatasuna lehenesten. Otsailaren 29an (zapatua) arratsaldeko 17:00etan, Amaia Udal Antzokian. Euskaraz. Sarrera: 5 €.
Musika: Kantari!!. Goienaren eskutik. Sinopsia: Kantari ikuskizun bat da gaztetxoen artean euskarazko kantak sustatzeko, helburu dituena aisialdia euskaraz egitea, familia transmisioa eta irakaskuntza, kulturgintza eta euskalduntzea. Hala, Debagoieneko neska-mutikoek euskal kantak abestu eta dantzatuko dituzte eskainiko duten zuzeneko emanaldian. Martxoaren 7an (zapatu) eta 8an, arratsaldeko 16:00etan, Amaia Udal Antzokian.
Kabareta: Simplicissimus. Tartean Teatroaren eskutik. Sinopsia: Grunbaum, Fink eta Gerron komiko ospetsuak izan ziren XX. mendeko berlindar kabaretean. Larrutik ordaindu zuten botereari desafi o egin izana. Orain, ia mende bat geroago, kabaret berri batean bildu dira, Simplicissimus-en, dakitena egiten jarraitzeko: jendea dibertitu eta, ahal bada, kontzientziak suspertzeko. Martxoaren 15ean (domeka) arratsaldeko 19:30ean, Amaia Udal Antzokian. Euskaraz. Sarrera: 10 €.
Opera: Cavalleria Rusticana. Ozenki elkartearen eskutik. Sinopsia: Pietro Mascagniren musika duen opera honetan María Ruiz sopranoa (Santuzza), David Baños (Turiddu), Alberto Arrabal (Alfi o), Laura Ortiz (Lola) eta Paula Iragorri (Mama Lucía), Sasibill elkartearen orkestra eta abesbatzarekin batera hartzen dute parte. Denok Arkaitz Mendozaren zuzendaritzapean. Josean García da eszena zuzendaria Ozenkiko produkzio honetan. Martxoaren 17an (asteartean) arratsaldeko 20:30ean, Amaia Udal Antzokian. Sarrera: 30 €.
Antzerkia: Yo, Mussolini. Leo Bassi aktorea. Obra probokatzaile eta dibertigarri bat da, Leo Bassi-k egina eta interpretatua, eta pentsatua dago baikortasuna sortzeko eta antzokitik ateratzen den ikus-entzuleari eusteko gogoa emateko, edo hobeto esanda: azkartasunez aurre egitea intolerantziari. Antolatzaileak: Eskoriatzako TEPEZ ESKOZAP, Arrasateko AMS laguntzarekin, Chiapaseko ZITIM eta Colectiva Ceraza proiektuak laguntzeko ikuskizuna. Martxoaren 22an (domeka) arratsaldeko 19:30ean. Gaztelaniaz. Sarrera: 18 €.