Testua eta kartela: Leintz Eskola Kirola.
Zapatu honetan hainbat ekintza egingo ditugu. Alde batetik, LH 3-4. mailako ikasleek futboleko topaketa ospatuko dute mojategin. Bestalde, LH 5-6. mailako ikasleek saskibaloiko txapelketa izango dute Eskoriatzako kiroldegian. Bukatzeko, gure LEKE kirol egokituko taldeko kideak urkulura txangoa egingo dute.
Datorren otsailaren 22an borroka jolasak antolatzen hasi gara. Ikasturteko hirugarren sustapen jarduera izango da eta gaur zabalduko da izen ematea ikastetxeetako koordinatzaileen bitartez eta otsailaren 19arte edukiko duzue aukera apuntatzeko. Hemen ekintzaren kartela.

Gogoratu “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenaren 5. edizioa martxan dagoela, beraz, jarraitu tontorren konkistan! Hemen dauzkazue tontorren argazkiak ikusgai.





