LEK-eko zenbait ekintza izango dira protagonista asteburuan

0
394

Badira bi aste LEK-eko asteburuetako ekintzak berriz ere martxan jarri zirela: “Aurreko astean Errugbia protagonista izan zen eta azken asteburuan, ikasleek beste kirol batzuk probatzeko aukera izan dute. Hala nola, LH 3 eta 4. mailako ikasleek saskibaloi topaketa ospatu zuten musakolan zapatuan Arrasateko OINTXE saskibaloi elkartearen laguntzarekin. LH 5 eta 6. mailako ikasleak aldiz, futbolean trebatzeko aukera izan zuten Mojategiko futbol zelaian”.

Zapatuko azken ekintzaren protagonistak LEKE kirol egokituko ikasleak izan ziren, eskubaloiko topaketa ospatu zuten Arrasate eskubaloi elkartearen laguntzarekin: “Guztiek, giro bikainean pasatu zuten zapatu goiza eta kirol ezberdinak probatzeko aukera paregabea izan zuten”.

Aste honetan kirol berdinekin jarraituko dute.  LH 3. eta 4.mailako ikasleak saskibaloiko topaketa izango dute, LH 5. eta 6. mailakoek futboleko txapelketa, LEKE taldeak herri kiroletako topaketa izango du eta LH 1. mailako ikasleek JOLASHEZI-ko topaketa izango dute.

“12 ikastetxe 12 tontor” ekimenak aurrera darrai: “Astetik astera, bai parte hartze kopurua eta tontor kopurua ere igotzen ari dira eta oso pozik gaude ekimenak jaso duen erantzunarekin”.

Bukatzeko, egoera epidemiologikoak  hainbat aldaketa izan ditu azken astean. Horietako batzuk eskola kirolean eragina izango dute. Hala nola, “patioetan eta aire zabaleko ekintzetan maskara erabiltzea ez da derrigorrezkoa izango eta eskolaz kanpoko jardueretan gabon aurreko prebentzio-neurri berriekin berraktibatzen dira”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen