LEK-eko sustapen jarduerekin buru belarri

0
293

Argazkia: Ibai Bolinaga.

Behin LEK -eko ikasturtea amaituta, iaksturte bukaerararte sustapen jarduerekin ibiliko gara buru belarri. Pasa den astean eman genien hasiera aipatutako jarduerei eta aste honetan hainbat ekintza burutzen gabiltza, hala nola, hontza abentura parkera irteera, espeleologia, Jumping city-ra irteera eta karting-a. Izugarrizko arrakasta izan dituzte jarduera hauek eta oso pozik gaude jendearen erantzunarekin. Ekintza bakoitzaren inguruko informazio guztia, ekintza baino egun batzuk lehenago bidaliko dizuegu eta autobusa hartu behar diren ekintzetara musukoa eramatea derrigorrezkoa izango da.

“12 ikastetxe 12 tontor” ekimena ere bukatu da. Maiatzaren 22a izan zen argazkiak bidaltzeko azken eguna eta esan beharra dago izugarrizko arrakasta izan duela eta oso pozik gaudela ekimenak izan duen erantzunarekin. Ekimenean parte hartu duten guztien artean  ia 2500 tontor lortu dituzte eta 264 ikasle ibili dira mendian gora buru belarri. Hemen ikusi dezakezue argazkiak. Erronka lortu duten ikasleei bagabiltza egindako tontor guztien argazkiekin osatutako diplomak banatzen eta datozen egunotan opari bat jasoko dute. 6 tontor edo gehiago lortu duten ikasleen artean opariaren zozketa egin dugu eta  hemen daukazue saridunen izen abizenak. Ikastetxe bakoitzeko koordinatzailea jarriko da harremanetan oparia banatzeko.

Aurreko post-ean komentatu genizuen moduan, kirol elkarte ezberdinak hasi dira beraien elkarteetako udako kanpusak antolatzen. Hemen daukazue kanpus guztien informazio kartelak: UDA FUTBOLAMONDRA FUTBOLAARESKO SASKIBALOI KANPUSAOINTXE SASKIBALOI KANPUSAAKE ESKUBALOI KANPUSABURDIÑOLA HOCKEY PATINAK KANPUSA eta MONDRATE ARETO FUTBOLEKO KANPUSA.

Beste alde batetik, antxintxika triatloi taldeak, triatloi txikia ospatuko du ekainaren 12an Bergaran. Benjamin, alebin eta infantil kategoriek izango dute parte hartzteko aukera, hemen daukazue ekintzaren kartela.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzen ibiltzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen