LEK-ek larunbatean patinaiaz disfrutatzeko irteera egingo du

0
265

Testua: LEK

Gabonak ate joka ditugu eta Leintz eskola kirolak ere atseden hartuko du urtarrilak 10erarte. Gabonetako oporretara joan aurretik, zapatu honetan, abenduaren 18an, Gasteizko BAKH izotz pistara patinatzera joango gara. 160 ikasle inguruk eman dute izena eta txanda ezberdinetan, izotz patinaiaz disfrutatzeko aukera izango dute gure ikasleek. Ikastetxe bakoitzeko koordinatzaile bakoitzak, ekintzari buruzko informazio osagarria emango dio egun hauetan.

Gure LEK-eko eskubaloiko neska infantilak partidua jokatuko dute zapatuan, abenduaren 18an. Aurreko asteburuan bertan behera partidua beratn behera gelditu zen uholde arriskuagatik eta asteburu honetan jokatuko dute partidu hori. Elgoibar taldea jasoko dute larunbatean 10:15etan musakolako kiroldegian. Hemen kartela.

Gabonetako oporrak deskantsua hartzeko badira ere, kirol elkarte batzuk lanean jarraituko dute eta kanpus ezberdinak antolatuko dituzte. Arrasate eskubaloi elkarteak 2008-2013 urte artean jaio diren haurrendako kanpusa antolatu du abenduaren 27,28,29 eta 30 eta urtarrialaren 3,4 eta 5ean. Ointxe saskibaloi elkarteak ere 2 astetako gabonetako saskibaloi kanpusa antolatu du 2011-2013 urte artean jaio diren haurrei zuzendua. Hemen dituzue kanpusetako kartelak informazioa guztiarekin: eskubaloi kanpusa, saskibaloi kanpusa. Beste alde batetik, Arizmendi kirol elkarteak, emakumezkoan 16. futbol txapelketa antolatu du abenduak 29 eta 30ean. Bi urteren ondoren, bueltan da txapelketaren 16. edizioa. Hemen daukazue txapelketari buruzko informazio gehiago.

Nahiz eta zapatuan gure ekintzak bertan behera gelditu ziren, domekan, abenduaren 12an,  futbol egokituko topaketa ospatu zuten mojategiko futbol zelaian. Gipuzkoako Futbol Federazioak antolatuta, eta Mondrarekin elkarlanean, futbol egokituko topaketak egin ziren domekan Mojategin. Futbolaren inguruan begirada irekiagoa eta solidarioagoa ahalbidetuko duten elkarbizitza balioak sustatzea izan zen saioaren helburua. Aspaldiko partez, eguraldiak lagunduta, goiz atsegina pasatu zuten berataratutakoek eta antolatzaileak pozik agertu ziren izandako emaitzarekin. Behean daukazue topaketaren inguruko erreportaia.

Bukatzeko, Leintz eskola kirola urtarrilaren 10ean bueltatuko da astean zeharreko saioekin eta asteburuko ekintzekin. Bitartean, gabon zoriontsuak opa dizkizuegu eta gabonetan ere jarduera fisikoaz gozatzera animatzen zaituztegu!

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzen ibiltzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen