Leintz Eskola Kirolek (LEK) ikasturte hasierako jaia egingo du aurten ere Aretxabaletan, aurreko edizioak izandako harrera ona ikusita. Ekitaldia urriaren 9an izango da, 17:30etik 19:00etara, eta parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute. Izen-ematea zabalik egongo da urriaren 7ra arte.
Jardunaldiarekin batera, eskola kiroleko ate irekiak ere egingo dituzte. Ekimenaren helburua da oraindik eskola kiroleko jardueretan parte hartu ala ez erabaki ez duten ikasleei saioak ezagutzeko eta probatzeko aukera eskaintzea.
Leintz Eskola Kiroleko saioak urriaren 5ean, astelehenean, hasiko dira. Zalantzan dauden ikasleek, beraz, lehenengo bi asteetan saioetara gerturatu eta jarduerak probatzeko aukera izango dute.
LEKetik herritarrak eta, bereziki, ikasleak ekimenetan parte hartzera animatu dituzte, ikasturte berriari kirolaren eta elkarbizitzaren bidez hasiera emateko.




