Foru Aldundi eta Eusko Jaurlaritzako jarraibideen arabera, urrian zehar eskola kiroleko aste barruko ekintzak martxan jartzeko baimena izango dute Leintz Eskola Kirolekoek. Honen aurrean, Leintz Eskola Kirolak ikasturte berrirako izen ematea zabaldu du eta ikastetxeen bidez jasoko dute haurrek eta gurasoek informazio guztia eta web gune honetan: izen emateak atalean egin ahalko dute.
Edozein zalantza ikastetxeetako koordinatzaileekin harremanetan jarrita argitu ditzakete: “Hemen gure kontaktuak ikusgai”.
Azkenik, Leintz Eskola Kirolean lan egiteko prest dauden monitoreekin gaur egingo dute lehen bilera. Horretarako, lek@athlon.eus helbidera edo 667653044 mugikorrera deitu dezakete.