LEK-ek azken txanpan proposamen berriak eta sorpresak izango ditu

0
1093

Etxekoekin, denok mugitzeko egin ditzakezuen proposamenak dira, dibertigarriak eta errazak

Testua: Leintz Eskola Kirola.

Zer moduz joan da oporraldia?? badakigu zuetariko askok gure proposamenak burutu dituzuela, zozketan parte hartzeko bideo ugari jaso ditugu eta!!! GOGORATU LEKeko zozketak martxan jarraituko duela maiatza amaiera arte; oraindik ez baduzu zozketan parte hartu, “LEKeko kamiseta jantzi eta mugi!!”  grabatu zure bideo laburra eta animatu parte hartzera!! (Informazioa gehiago, proposamenetan duzue)

Konfinamenduaren eboluzioa ikusita, ikasturte honetan seguruenik ezingo dugu eskola kiroleko ekintza gehiagorik antolatu eta horren aurrean, sorpresaz beteta etorriko den maiatza prestatzen ari gara! Adi datozen asteetako berriei!!

Honetaz gain, gure asteroko proposamenen bilduma sortzen ere jarraituko dugu eta berritasun gisa, koordinatzaileok buruturiko erronka eta jolasak ere izango dituzue bertan. Hemen duzue 4.proposamen bilduma. Bertan aurkituko dituzuen jolas, ariketa eta proposamen ezberdinak zuen gustokoak eta erabilgarriak izatea espero dugu!

Gogoratu! bizi dugun egoeraren aurrean ohitura osasuntsuak eta bizi kalitate ahalik eta hoberena mantendu ditzagun, ezinbestekoa da jarduera fisikoa burutu eta aktibo mantentzea!! Jarduera fisikoa egitearen onurak askotarikoak dira: fisikoak, kognitiboak, emozionalak, sozialak, …

Etxekoekin, denok mugitzeko egin ditzakezuen proposamenak dira, dibertigarriak eta errazak! Animo eta gozatu familian!!

Ondo izan eta zainddu!! Hemen abesti polit bat GO!AZEN 6.0: “Gora gure bihotzak”

Gogoratu, ETXEAN BAI BAINA GELDIRIK EZ!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen