LEK-ek aste hontan emango dio amaiera ikasturteari

0
162

Pasa den asteburuan, Leintz eskola kirola, Besaide Mendi Elkartea, Gaztetxeko Guraso eta Haur Asanblada, Udalako ingurumen eskola, Guraso.eus eta Txatxilipurdik elkarlanean, Naturan jolasean antolaturiko jaialdiaren 7. edizioaren baitan, LH 3. eta 4. mailako ikasleek espeleologia hobeto ezagutzeko aukera izan zuten MONTXON-eko koban eta LH 5-6. mailako eta LEKE kirol egokituko ikasleek orientinarekin gozatu zuten santa barbarako parkean. Hemen dituzuze argazki batzuk ikusgai.

Aste honetan, ikasturteko azken jaiarekin esango diogu agur LEK-eri. Aste honetan, maiatzaren 27an bukatuko dira astean zeharreko saioak eta zapatuan LEK-eko azken jaia ospatuko dute Aretxabaletan, hemen daukazue zapatuko azken jaiko kartela ikusgai: “Dakizuenez, ikasturte amaierararte, sustapen jarduerak antolatzen gabiltza eta bertan izena emateko epea maiatzaren 18an zabaldu genuen eta gaur, maiatzak 25 izango da izena emateko azken eguna. Ekintza ezberdin asko antolatu ditugu adin ezberdinetarako, beraz, izena eman ez baduzue, parte hartzera animatzen zaituztegu, oso ekintza politak eta dibertigarriak izango dira!”

“12 ikastetxe 12 tontor” ekimena ere bukatu da: “Maiatzaren 22a izan zen argazkiak bidaltzeko azken eguna eta esan beharra dago izugarrizko arrakasta izan duela eta oso pozik gaudela ekimenak izan duen erantzunarekin. Ekimenean parte hartu duten guztien artean  ia 2500 tontor lortu dituzte eta 264 ikasleibili dira mendian gora buru belarri. Hemen ikusi dezakezue argazkiak. Erronka lortu duten ikasleei bagabiltza egindako tontor guztien argazkiekin osatutako diplomak banatzen eta datorren astean opari berezi bat jasoko dute!”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen