Leixargarateko aterpetxearen 50. urteurrena ospatuko dute larunbatean

0
1274

Leixargarateko aterpetxeak 50 urte bete zituen iazko irailean (1971-2022). Pandemia zela eta, ezin izan zen ospatu eta larunbat honetan, apirilaren 30ean, ospatuko da Besaide Mendizale Elkarteak eta UDAk antolatutako ospakizuna. Ospakizun hau ere talde aretxabaletarraren 75. urteurrenaren barruan kokatzen da.

Ospakizuna goizeko 10:30etan hasiko da Álvaro Arregiren hitzekin. Arregi Besaide Mendizale Elkarteko lehendakaria izan zen aterpetxea inauguratu zenean. Ospakizunera garai hartako zuzendaritza batzordeko beste kide batzuk ere joango dira. Leixargaratera hurbiltzen direnek aterpeko argazki zaharren eta hainbat dokumentu erakusketaz gozatzeko aukera izango dute. Txalapartariek eta bertsolariek girotuko dute ospakizuna.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen