Leixargarateko aterpetxearen 50. urteurrena ospatu da [Testua: Eli Alzola]

0
740

Argazkiak: Eli Alzola.

Gaur goizean Arrasateko BESAIDE Mendizale elkarteak eta Aretxabaletako UDAk, Leixargarateko aterpearen 50. urteurrena ospatu dute. Beheko solairuan lokal bat dago, bi gunetan banatuta, Arrasateko Besaide eta Aretxabaletako Uda klubetako mendizaleen erabilera eta gozamenerako. Bi klubek elkarrekin eraikitako aterpea 1971ko irailaren 5ean inauguratu zen, eta 50. urteurreneko oroitzapen ekitaldiak atzeratu behar izan zituzten pandemia dela eta.

Goiz atsegina, 200 bat mendizaleren parte-hartzearekin eta jai-musika giroan, aspaldiko itxaron duten elkartasun festan, LEIXARGARATE aterpearen 50. urteurrena ospatu da. Eraikuntzaren argazkiekin, hainbat faktura, idazki eta txisterekin erakusketa jarri dute aterpearen sarreran, apaingarri gisa.


Ezkerrean (berdez) Besaideko lokala, eta eskuinekoa. (gorria) UDArena. Erdian bietarako sarbide atea.

Ekitaldia bi txalapartarien ongietorri agur batekin hasi da, bi bertsolariren trebetasunarekin jarraitzeko oroimenaren gai bakarrarekin. Ondoren aterpetxea eraikitzeko gertatutako pasadizo eta gorabehera batzuk kontatu ditu garai hartako Besaide Mendizale elkarteko ALVARO ARREGI presidenteak. Ekitaldian garai hartako UDAko presidentea XABIER SAN MIGUEL eta MIGUEL IGARTUA izan dira ere. Hiruren artean barre ugari eragin dituzte bertaratutakoen artean, pasadizoak eta txisteak kontatuz. Ekitaldia amaitu arte, trikitrixaren doinua ez da falta izan.


SAN MIGEL, ARREGI eta IGARTUA (kontu kontari)

BERTARATUTAKOEI ISTORIOAK KONTATZEN

Halako ekitaldi batean, hamaiketakoa ezin da falta izan. Sukaldeetatik, salda, txorizo egosia, patata tortila eta gazta etengabe atera dira, guztiak urez, ardoz, sagardoz eta freskagarriaz bustita. Eta horrela, mokadu eta trago, agurrrak eta istorio artean, garai bateko lagunekin, goiz oso aberasgarria igaro da, ekitaldia agur atsegin batekin amaitu den arte, ingurukoa garbituz eta zaborra jaso ondoren.

Eta bukatzeko, animatu denei UDAko 75. urteurrenean parte hartzera, eta Zorionak klubei ekitaldiaren antolakuntzagatik, “CHAPOO” izan baita bertaratuen iritziz.

LEIXARGARATE ATERPETXEA

Leixargarate aterpea Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren inguruaren barruan dago, Alabita izenarekin ezagutzen den eremuan. Leku polita, pagadiz betetako ingurunea kontenplatzeko, eta aldi berean, mendi ibilaldi ederrak egiteko Degurixako zelaietatik, Kurtzeberri, Aitzorrotz, (Zaraiako gallurrak) Mugarriluze, Aumategi, Gaboño (elgeako mendilerroa), eta Urbia-Aitzgorri alderako gailurretara igoerak.

Laixargarateko aterpea Besaideko bazkide denen eskura dago nahi duenak erabili dezan. Aterpean 9 pertsonentzako literak, sukalde bat, su baxua, komuna… daude. Aterpea erreserbatzeko Besaide Mendizale elkarteko egoitzan egin daiteke astearte eta asteazkenetan, arratsaldeko 19:30etik 20:30era.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen