Leire Valor, Aitor Madinabeitia eta Danel Izurrategi Krakoviako Munduko Txapelketan izango dira asteburuan

0
439

Argazkia: MB artxiboa.

Arrasateko Saioa Karate Taldeko kideek Krakoviako (Polonia) Tauron Arenan ospatuko den Kyokushineko Munduko Txapelketan parte hartuko dute. Masutatsu Oyama jatorri korearreko arte martzialetako japoniar maisuak 1953an sortutako karate estiloa da. 1953an sortutako karate estilo bat da Kyokunshin karatearen adar bat da, non kontaktu fisikoa onartuago dagoen borroketan.

                                                 
Munduko txapelketetan, Valorrek, Madinabeitiak eta Izurrategik debuta egingo dute, dagoeneko esperientzia baitute Europako Txapelketan. Izurrategi kadete mailan lehiatuko da, Madinabeitia 21 urtez azpikoan eta Valor senior mailan. Lehia handia izango da; izan ere, 600 bat lehiakidek parte hartuko dute, baita ehun bat arbitrok ere, kata (formak) eta kumite (borroka) kategorietako txapeldunen identitatea ebatziko dutenak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen