Leire Mugerza Mondragoneko Kongresuko eta Batzorde Iraunkorreko lehendakaria izendatu dute

0
426

Beheko testua eta argazkia: Mondragon Korporazioa.

Ostiral honetan bertan egindako bileran, Kongresuko Batzorde Iraunkorrak Leire Mugerza izendatu du organo horretako eta MONDRAGONeko Kongresuko presidente berri. Azken 7 urteetan kargu horretan aritu den Javier Goienetxearen lekua hartuko du. Leire Batzorde Iraunkorreko kide da 2012tik, eta, izendapenaren ondoren, organoa eratu zenetik kargu horretan dagoen lehen emakumea da.

Beraz, hemendik aurrera, Leirek Mugerzak eta Iñigo Ucinek gidatuko dituzte organo korporatiboak. Batzorde Iraunkorra –Kongresuen artean jarduten duen ordezkaritza instituzionaleko organoa– bertako presidente Leire Mugerzaren gidaritzapean egongo da, eta Kontseilu Orokorra –Korporazioko zuzendaritza organoa–, berriz, organo horren presidente Iñigo Ucinen gidaritzapean.

Leire Mugerzak (Mutriku, 1976) Ingeniaritza Mekanikoko ikasketak egin zituen Mondragon Unibertsitatean, eta 1998an Eikan (Etxebarria, Bizkaia) hasi zuen bere karrera profesionala. Korporazioko industria arloko kooperatiba horretan hainbat eginkizun betetzeko aukera izan zuen, eta Eika Taldeko Kalitate eta Sistemetako zuzendaritzan finkatu zen. Kargu horrekin batera Kooperatibako Kontseilu Errektoreko presidentea ere izan zen.

2008an Lea Artibai Ikastetxea kooperatiban jarraitu zuen bere jardun profesionala. Ikastetxea MONDRAGONeko jakintza arloaren barruko kooperatiba da, eta kooperatiba horretan dihardu gaur egun. 2012tik, ikastetxeko zereginekin batera Eroski kooperatibako Kontseilu Errektoreko presidentea ere bada, hango bazkide kontsumitzailea baita. Kargu hauetan jarraituko du, gaur hartu duen lehendakaritzarekin batera.

Kongresuko Batzorde Iraunkorreko presidente berriak adierazi duenez, “ohore bat da kargu hau bete ahal izatea. Nire arlo ezberdinetako esperientziaren ekarpena egiteko asmoarekin hartuko dut kargua eta espero dut, bere nortasun kooperatiboan, ingurunearen garapenarekin duen konpromisoan, bere jardueren aniztasunean eta bere negozioen lehiakortasunean oinarritutako proiektu bat sendotzen lagunduko dudala”.

Zer da MONDRAGONeko Kongresua?
Kongresua MONDRAGON gidatzeko jarraibide edo irizpide nagusiak ezartzen dituen organoa da, hau da, interes komuneko funtsezko gaiei buruzko oinarrizko politikak definitzen dituena. Kongresua 650 konpromisariok osatzen dute, taldeko kooperatiba guztiak ordezkatuz, eta kooperatiba berriak sartzea onartzen du eta Batzorde Iraunkorraren –Kongresuen artean jarduten duen ordezkaritza instituzionaleko organoa– eta Kontseilu Orokorraren –Korporazioko zuzendaritza organoa– kudeaketaren deskargua egiten du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen