Leire Ezpeletak (zilarra) eta Kepa Otxoak Euskal Herriko Kronoesprintean parte hartu dute

0
1233

Lehiaketa Candanchun jokatu da eta Leirek [goiko argazkian, ezkerrean] txapeldunordea izatea lortu du emakumezkoetan. Halaber, Kepak [beheko argazkietan] 17. postua lortu du sailkapen orokorrean.

Goiko argazkia: Berria / Beheko argazkiak: Kepa Otxoa.

Euskal Herriko Kronoesprint Txapelketa jokatu zen larunbatean Candanchun (Aragoi, Espainia). Bai eta formatu berezian jokatu ere:

Parte-hartzaile bakoitza minutu erdiko tartearekin irten zen esprintak jokatzera, eta denera 400 metroko pendiza positiboari aurre egin behar izan zioten. Lau igoeratan eta jaitsieratan.

Goizean lainoa nagusi zen baina arratsaldean iluntze bikain bat eskaini zuen eguraldiak. Ikusgarria izan zen eskiatzaile guztiak kopetako argiarekin aritzea.

Leire Ezpeleta arrasatearrak 40 urtetik gorako kategorian parte hartu zuen, 32 minutu eta 33 segundoko markarekin. Horri esker, emakumeetan zilarrezko domina lortu zuen.

Emakumeetan nagusi Nahia Quincoces izan zen eta brontzea Lur Basterretxearentzat izan zen [hirurak goiko argazkian].

Gizonetan beste arrasatear batek parte hartu zuen, Kepa Otxoa Alberdik [argazki hauetan]. 32 minutu eta 47 segundoko marka lortu zuen, baita sailkapen orokorreko 16. postua lortu ere.

Gizonen kategoria Iñigo Martinez Albornozek irabazi zuen 21 minutu eta 20 segundoko markarekin. Zorionak Leire, Kepa eta beste lagunei!

Informazio zabalagoa hemen klikatuz

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen