Leire Ezpeletak Causiat Extreme irabazi du biko mistoetan [Irudiak: Julen Axpe]

0
1234

Beste arrasatear batek ere, Mikel Nabarrok, lasterketan parte hartu du sailkapen orokorreko 12. postua lortuz. Bedoñar-urretxuarrak azaldu digu “baldintza onak egon direla, elur asko eta ona”.

ADECOM klubak antolatuta, mendiko eskiaren taldekako proba jokatu da gaur Candanchún (Huesca, Aragoi).

Lasterketa hau estatu espainiarreko txapelketakoa da, eta denboraldi honetan jokatuko den azkena.

Pirinioetako maldetan bi bedoñar-arrasatearrek hartu dute parte: Mikel Nabarrok, Nafarroako selekzioarekin, eta Leire Ezpeletak, Jon Arriaran zumarragarrarekin bikoa eginez.

Mikelek azaldu digu “lasterketa ederra izan dela, eta baldintza onak egon direla. Elur asko eta ona egon da, eta haizeak pixka bat jo du”.

6 igoera izan dira lasterketan zehar eta “min barik amaitu dugu proba Leirek, Jon Arriaranek eta hirurok”. Gainera, Leire Ezpeleta – Jon Arriaran bikoa azkarrena izan da kategoria mistoan.

Gainera, Mikel arrasatearrak eta nafar gazte batek sailkapen orokorreko 12. postua lortu dute. Horren guztiaren ondorioz “pozik goaz etxera”. Zorionak guztiei!

Era berean, azpimarratzekoa da erreportaje honetako argazkiak eta bideoa Julen Axpe Alonsok egin dituela, beraz eskerrik asko Julen! Egurre!

Erlazionatutako albistea:

Leire eta Mikel: “Candanchú-ko Causiat Extremen parte hartuko dugu”

2021ko martxoaren 10ean argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen