Leintz Gatzaga eta Bedoña ‘dastatuko’ dira uztailaren 4 eta 5ean

0
1243

Mankomunitateak iragarri du bi bisita gidatu izango direla aurki: Leintz Gatzagan uztailaren 4ean eta Bedoñan hilaren 5ean. Bertan parte hartzeko aurrez izena eman behar da.

Argazkiak: Bekerreke eta Mankomunitatea.

Gipuzkoa Turismoa eta Euskadi Basque Countryk antolaturik, bi hitzordu izango dira ‘Debagoieneko Ezkutuko Altxorrak’ ekimenaren baitan.

Uztailaren 4ean ‘Gatz egile egun batez’ bisita gidatua egingo da Leintz Gatzagan, familiei zuzendutako tailer gisa. Goizeko 10:30ean hasiko da, eta ondokoak egingo dira:

  • Gatza egiteko prozesua ezagutu
  • Gatza egin
  • Egurra bildu
  • Egurraren jatorria ezagutu
  • Egurrarekin sua egin

Hurrengo egunean, uztailaren 5ean, Bedoñako parrokia bisitatuko da eta ostean txakolin ustiapen batean bisita eta dastaketa egingo dira.

Parte hartu ahal izateko, aurrez izen eman behar da 943 79 64 63, 943 72 20 42 edo 943 15 18 78 telefonoan, edo info@ignaziotarlurraldea.com emailean.

ignaziotarlurraldea.com

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen