Taldekideen artean Zuazubiskar Iñarra ahizpek eta Larraitz Trojaola arrasatearrak dihardute. Finalerdian taldeak Azpeitia gainditu zuen eta finalean Zumarraga-Urretxu 1 taldea izango du aurrean. Finala Aian jokatuko da, egun osoko egitarau batean.
Irudia: Gipuzkoako Bertsozale Elkartea.
Leintz bailarako taldea Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketan parte hartzen dabil, taldekide hauekin:
Oihana eta Haizea Arana eskoriatzarrak, Larraitz Trojaola arrasatearra, eta Ane zein Olatz Zuazubiskar herrikideak.
Antzuolan Oñatiko taldea gainditu zuten, Soraluzen Eibarko Xarmaginak, eta Oñatiko finalerdian Azpeitiko Zaharrak Berri taldea.
Horrenbestez, Aiako finalera izango dira, eta aurrez aurre Zumarraga-Urretxu 1 taldea ariko da, finalerdian Irungo taldea kanporatu zuena.
Norgehiagoka maiatzaren 30ean jokatuko da, eta egun osoko egitaraua prestatu dute bai Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak, baita Aiako Udalak ere:
Eguerdiko 12:00etatik aurrera poteoa ospatuko da herriarteko eskualde guztietako bertsolariekin, eta 14:00etan herri-bazkaria. Finala arratsaldeko 18:00etan hasiko da.




