Leintz Bailarako Ekiolak hitzaldia egingo du Kulturaten

0
361

Argazkia: Leintz Bailarako Ekiola

Leintz Bailarako Ekiolak hitzaldi informatiboa egingo du bihar, Maiatzak 16, Kulturaten 18:00etan.

Hitzaldia edozeinentzat da, Leintz Bailarako Ekiolakeko bazkideek eta bazkide ez direnek izango dute aukera informazioa jasotzeko. Ondorengo gaien inguruan hitz egingo dute Kontseilu Errektoreko kideek:

  • Instalazio fotovoltaikoaren egoera eta hurrengo urratsak.
  • Bazkideen argindar enpresa merkaturatzailearen aldaketaren prozesua.
  • Behin instalazioa martxan jarri ondoren, bazkideek jasoko duten fakturaren edukiak eta azalpena. Fakturaren gaineko azalpenak ematearekin batera, energetikoki efiziente izateko eta faktura jaisteko gomendioak ere emango dira.

Garaiako instalazioa prest

Hilabete honetan espero da Garaiako eguzki plaken instalazioa martxan jartzea, zertifikazio eta baimen kontuak behin zehaztuta.

Leintz Bailarako Ekiola kooperatibak bostehun wattio-ko 2.520 panel ezarrita ditu Arrasateko Garaia Gunean, eta aurreikuspenen arabera, 1.375 megawattio orduro sortzeko gai izango dira, 550-600 familiaren beharrak asetzearekin batera. Kooperatibaren arabera, “Kontsumo horren kostua jasangarria eta egonkorra izango da bazkideentzat, merkatu elektrikoan gertatuko diren aldaketak ekidingo direlako.”

Bazkidetza kanpaina abian

Bestalde, Leintz Bailarako Ekiola Kooperatibak bazkide izateko prozesua martxan jarri du. leintzbailara.ekiola.eus webgunean sartuta egin daiteke, online.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen