Leintz Arizmendik 3-7 galdu egin du Urolaren aurka gaur arratsaldean Mojategin jokatu duen partidua. Bailarako taldeak baja dezente izan ditu, eta kadete mailako jokalariekin ordezkatu behar izan ditu. Horrek pisu handia izan du taldearen jokoan, eta asko kostatu zaio gol aukerak sortzea. Gainera, defentsa ona egin du Urolak eta are gehiago zaildu du Leintz Arizmendiren jokoa.
Markagailua Urolak ireki du lehen zatian, baina berehala iritsi da Leintz Arizmendiren berdinketaren gola. Lore Etxandiak etxeko taldearen gola egin du. Lehen zatian Urolaren bigarren gola ere iritsi da. Emaitza honekin (1-2) iritsi dira atsedenaldira. Bigarren zatian Urolak bere jokoa inposatzen jarraitu du 5 gol gehiago sartuz, horietako bat penaltiz, zalantzazko esku baten ondorioz. Hala ere, Leintz Arizmendik bi aukera aprobetxatu ditu markagailuko aldeak murrizteko. 30. minutuan Malen Uribesalgok sartu du gola, eta hurrengo minutuan, Miren Astudillok.