Andoni Ezkurra entrenatzailearen taldeak bi gol sartu ditu partiduko lehen minutuetan. Aurten taldeak 21 jokalari ditu, Oñatiko taldearekin bat-egin ondoren.
Partiduko lehen minutuetan talde zuri-moreak bi gol egin ditu, Malen Uribesalgok eta Miren Astudillok gol bana sartuta.
Hori oso lagungarria izan da taldearentzat, eta bigarren zatian partidua parekatua zegoela, Andoni Ezkurraren taldeak 3 gol egin ditu, kornerrak baliatuz.
Ainhoa Iturriozek, Ostadarrek bere atean eta Miriam Agirrek egin dituzte kornerretako golak [azken gol hori bideoan ikus-entzungai dago].

Datorren asteburuan gure taldeak Tolosaren aurka jokatuko du: “Sailkapeneko behealdean dago baina talde hauek aste batetik bestera aldaketa handia izaten dute”.
Gainera, kontuan hartzekoa da “lehen itzulian gaudenez, talde berriak ez ditugu ezagutzen, eta taldeak urterik urte aldatzen dira. Adibidez gu”:
“2021/2022an taldekide gutxikin jokatu behar izan genuen, baina 2022/2023 honetan 21 jokalariko plantila dugu, Oñatiko ekipoarekin bat egin baitugu”.
Andonik baieztatu du “egoera hau hobea da, nahiz eta entrenatzailearentzat lan gehiago suposatu, adibidez deialdiak zehazteko. Baina oso gustura nabil, taldea oso ondo ari da, espero dugu hala jarraitzea”. Aupa Leintz Arizmendi!