Leintz Arizmendik Oiartzunen aurka galdu du baina goialdean darrai

0
398

Oiartzun sailkapeneko bigarren postuan da, eta Lorek bi gol sartu dituen arren, kanpoko taldeak irabazi du (2-5). Datorren asteburuan talde zuri-moreak Touringen aurka jokatuko du.

Bailarako taldeak arerio oso gogorra izan du gaur arratsaldean aurrean Mojategin, Oiartzun sailkapeneko bigarrena baita.

Andoni Ezkurra entrenatzaileak ondoko hamaikakoa zelairatu du partiduari ekiteko: Nafa atean, Miriam, Lore, Olatz, Ainhoa, Ugarte, June, Pasku, Matxa, Malen eta Lorea.

Lehen zatian Lorek gola sartu du eta norgehiagoka atsedenera banako emaitzarekin iritsi da. Bigarrenean Lorek beste gol bat sartu du baina garaipena Oiartzunentzat izan da.

Leintz Arizmendik 4. postuan jarraitzen du behin-behinean, eta datorren asteburuan sailkapeneko azkenaren aurka jokatuko du, Touringen aurka, Errenteria-Oreretan. Aupa Leintz Arizmendi!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen