Denboraldiko lehen partidua irabazi du, 3 eta 1 Mariñoren aurka. Andoni Ezkurrak zuzendutako taldeak datorren asteburuan Oiartzunen jokatuko du.
Bailarako taldeak Ohorezko Erregionaleko ibilbideari ekin dio gaur goizean, etxean, eta jarraitzaile fidelak Mojategiko harmailetara itzuli ahal izan dira.

Jokalariek gogotsu eta kementsu jardun dute, baina Irungo taldeak ere ez ditu gauzak erraz jarri. Lore, Andrea eta Jule Pascualek egin dituzte zuri-moreen golak.
Gaurko garaipenari esker, taldea sailkapeneko goiko postuetan jarri da, eta datorren asteburuan Oiartzunen jokatuko du. Aupa Leintz Arizmendi!
Erlazionatutako albistea:
Leintz Arizmendi: “2020/2021 gogorrari buelta ematen gabiltza, ilusioz”
2021eko irailaren 10ean argitaratutako albistea